Goizeko Kanpamentuak

Goizeko koloniak direnean, haurrak baskal ordurarte egoten dira etxetik kanpo eta normalean, ume txikiekin egiten ohi dira.
Honelako kanpamentuetan oso ondo pasatu izan dut eta gauza asko gertatu izan zaizkit ere. Normalean kanpamentu mota hauek ume txikienekin egiten dira eta ugariak dira esparru honetan aritzen diren enpresak.
Ni egondako goizeko udalekuetan guarderia ere bagenuen lan egiten zuten gurasoek haurrak goizago usteko helburuarekin. Gainera, haurrak oso txikiak direnez, esperientzia polit asko bizi egiten dituzu, adibidez:
  • Igerilekuko txangoa:

Behin igerilekura joan ginen eta bertan denetarik gertatu zitzaigun. Heldu eta berehala, ez ziguten sartzen utzi soroslerik. Azkenean, gure zaintzapean utzi ziguten sartzen.

Bestalde, urari beldurra zuten haur batzuk genituen, eta txikienetako bat ez zen inoiz igerilekura joan eta nirekin igaro zuen denbora guztia. Umetxo honekin izadako esperientzia ez dut inoiz ahastuko, neska sarmanta zen eta hasieran ez zuen ezta ura ikutu nahi, baina konfidantza hartu zuenean ez zuen urek¡tik irten nahi.

Itxuleran gurasoak aurkitu genituen bere bila zetozenean, eta oso urduri egon zirela esan zidaten, baina neskatxoak oso ondo pasa zuela esatean lasai lasai geratu ziren biak.

  • San Fesmin eguna:

San Fermin egunean beti zerbait egin ohi da zezenen eta jaiaren inguruan, beraz, jaia ospatu genuen. Egun hartan oso ondo pasatu zuten, bikain.